Eduardo Zubiaurre enpresari gipuzkoarrak Confebaskeko lehendakaritza utzi du behin-behinean osasun arazoak behartuta. Confebaskeko lehendakaritza Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean txandakatzen da. Estatututek agindu bezala behin-behineko lehendakaritza dagokion lurralde patronalaren bigarrenak hartuko du. Isabel Busto Adegiko lehendakariordea izango da, hortaz, Confebaskeko behin-behineko lehendakaria.
Bustok EHUn Ingeniaritza Informatikoa gradua du eta MBA Executive titulua lortu zuen Deustuko Unibertsitatean. Enpresa Lehiakortasunean eta Garapen Ekonomikoan doktorea da. Gaur egun Zucchetti Spaineko zuzendariordea da. Confebask sortu zenetik lehendakaritza hartuko duen lehen emakumea da.
Zubiaurrek agintaldia 2023an bukatzen du, baina baliteke bere ondorengoa hautatzeko prozesua aurreratzea. Estatutuek agintzen dutenez Confebaskeko hurrengo lehendakaria Bizkaiko CEBEK patronalari dagokio. Azkena Roberto Larrañaga izan da, SEA Arabako patronaleko ordezkaria.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta