• ENPRESAK GAUR
  • ITP Aerok bere hornitzaileekin lankideetza indartzeko apostua egin du

ITP Aerok bere hornitzaileekin lankideetza indartzeko apostua egin du

2025 urtean 176 milioi euroko erosketak itxi zituen hornitzaileekin. 'Supplier Forum'en lehen edizioa antolatu du Zamudion. Bertan 30 enpresa hornitzaileetako 50 zuzendari baino gehiago bildu dira

ITP Aerok antolatutako Supplir Foruma | Argazkia : ITP Aero
ITP Aerok antolatutako Supplir Foruma | Argazkia : ITP Aero
2026ko urriaren 20a - 17:14

ITP Aerok bere gertuko hornitzaileekin duen elkarlana indartu egin du. 2025 urtean, 176 milioi eurotako erosketak egin ditu hornitzaileei. Bizkaiko enpresak bere hornitzaileekin topaketa bat egin du: Supplier Forumen lehen edizioa izan da. Bertan, ITP Aeroren hornitzaile diren 30 enpresetatik etorritako 50 zuzendari bildu dira. Enpresa aeroespazialak bere ikuspuntu estrategikoa elkarbanatu du eta modu horretan beraien arteko elkarlana indartu dute. 

 

Topaketan parte hartu duten enpresen %75ek EAEn presentzia dute. Ekitaldian adierazi denez, lurralde honek "funtsezko eginkizuna du sektore aeroespazialerako industria-gaitasun aurreratuen garapenean". Ekitaldi honetan, ITP Aerok etorkizuneko proiektu garrantzitsuenak aurkeztu dizkie bere hornitzaile nagusiei. Proiektu hauek, defentsa eta komertziorako hegazkinen eskarien igoeraren erantzule dira.

Ekitaldian ITP Aerok azpimarratu du hornitzaileen bertako katea izatea ezinbestekoa dela industria-gaitasun berrien garapena bultzatzeko. ITP Aeroko CEOak, Eva Azoulayk, adierazi du bere hornitzaileak bazkide estrategikoak direla "bezeroekin dituzten konpromisoak betetzeko eta gure hazkundea ahalbidetzeko". Hornitzaileen topaketa ITP Aeroko egoitzaren bisitarekin amaitu da, bertan konpainiak dituen gaitasun industrialak eta teknologikoak ezagutzeko aukera izan da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain