Jasangarritasuna, elkarlana eta erresilientzia izango dira Steel Techeko protagonistak

Urriaren 25etik 27ra egingo da BECen. Jarduera kongresualeko hitzaldietan ia 40 adituk hartuko dute parte

Asier San Millán, M. Carmen Gorostiza eta Xabier Basañez,  gaur goizeko agerraldian | Argazkia: BEC Asier San Millán, M. Carmen Gorostiza eta Xabier Basañez, gaur goizeko agerraldian | Argazkia: BEC

Altzairugintza, teknologia eta berrikuntza bat datozen elkargunea izan nahi du beste behin Steel Tech azokak. Aurtengo edizioa gaur goizean aurkeztu dute Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak, Asier San Millán Siderexeko zuzendari nagusiak eta M. Carmen Gorostiza Steel Techeko zuzendari eta BECeko arlo industrialeko arduradunak.

2023ko edizioak hiru oinarri landu nahi ditu: jasangarritasuna, plataforma kolaboratiboak eta erresilientzia. Antolatzaileek definitutakoaren arabera, 5.0 industrian "beste pauso bat" emateko ezinbesteko oinarriak dira. Hain zuzen ere, horretara bideratuta izango dira bai kongresua, baita erakusketa eta networkinga ere, hiru alorrak baititu Steel Techek.

Kongresuari dagokionez, ia 40 adituk hartuko dute parte askotariko hitzaldi eta mahai-inguruetan. Théo Gendaren Eurofer Europako Altzairuaren Elkarteko teknologien zuzendariak zabalduko du kongresua asteazkenean, eta hortik hasita, altzairu berdea, deskarbonizazio prozesua, irtenbide logistikoak, lankidetza, edo hiperautomatizazioa izango dira landuko diren gaietako batzuk

Erakustokietan, bestalde, hornidura kateko hainbat enpresa, zentro teknologiko eta bestelako eragile ekonomiko izango dira, tartean ABB, Norton edo Tubos Reunidos Group Tubos-Productos. Era berean, Txile, Pakistan, Saudi Arabia, Brasil, India, Peru, Mexiko eta Turkiako erosleak izango dira azokan, Siderex enpresak Espainiako ICEX Exportación e Inversiones erakundearekin batera herrialde horietako enpresentzat antolaturiko misioa dela eta.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK