• ENPRESAK GAUR
  • Jaurlaritzak 50 milioi euro gehitu dizkio Hazitek programari

Jaurlaritzak 50 milioi euro gehitu dizkio Hazitek programari

Programak 169 milioi euroko aurrekontua izango du aurrerantzean, industria arloko berrikuntza bultzatzeko

Jauregi sailburua makina-erremintaren biurtekoan | Argazkia: Irekia
Jauregi sailburua makina-erremintaren biurtekoan | Argazkia: Irekia
2026ko apirilaren 21a - 12:33

Hazitek programari 50 milioi euro gehiago emateko erabakia hartu du Eusko Jaurlaritzak, eta programak 169 milioi euroko aurrekontua izango du aurrerantzean. Modu honetara, Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu enpresa txiki eta ertainentzako laguntzetara

 

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak ezkutu industrialaren lehenengo neurri-paketearen aurkezpenean eman zuen erabakiaren berri, Industria Babesteko Taldeak egindako bileraren ondoren hartu baitzuten erabakia.

Jauregik azpimarratu duenez, "berrikuntza eta garapen teknologikoan inbertitzea funtsezkoa da gure industriak hurrengo mailara jauzi egin dezan". Industriako sailburuaren iritziz, "ziurgabetasun une hauetan, gure industriari lagundu nahi diogu berrikuntzaren aldeko apustuan, bere produktuak bereizteko eta lehiakortasunean eta erresilientzian irabazteko".

 

Hazitek programak industria arloko proiektu eraldatzaileak, estrategikoak eta lehiakorrak garatzea sustatzen du. Deialdiaren zenbateko osotik 47 milioi euro proiektu lehiakorrak finantzatzeko erabiltzen dira, 70 milioi euro proiektu estrategikoak finantzatzeko eta 52 milioi euro proiektu eraldatzaileentzat.