Eusko Jaurlaritzak arrisku kapitaleko funts berri bat sortu du, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko asmoz. Ezten II izeneko funtsak 50 milioi euro izango ditu, eta Spri taldearen Euskadiko Arrisku Kapitalak kudeatuko du.
Jaurlaritzak ohar bidez azaldu duenez, industria sektoreko konpainien “dimentsioa, lehiakortasuna eta egokitzeko gaitasuna” bultzatu nahi du funts berriak, zeina Euskadi 2030 Industria Planaren barruan sortu den.
Gauzak horrela, dagoeneko funts berriaren finantzazioa eskuratu duen Walter Pack enpresaren kasua azaldu du Jaurlaritzak. Igorreko (Bizkaia) enpresak honek plastikozko pieza apaingarri eta funtzionalak fabrikatzen ditu, eta 10 milioi euroko finantzaketa erronda itxi berri du.
Erronda Stellum Growth funtsak gidatu du, baina Ezten II funtsak eta Seed Capital Bizkaiak ere ekarpena egin dute. Ezten IIk 1,5 milioi euroko ekarpena egin du; Seed Capital Bizkaiak, aldiz, milioi batekoa.
Azken urteetan eskaera zorroa handitu du Igorreko konpainiak, eta finantzazio berriari esker egungo salmentak bikoiztea eta 100 milioi eurotik gorako salmentak izatea espero du 2029an.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta