Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak azarora izango ditu irekita EAEko enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) eraldaketa digitala sustatzeko dirulaguntzen programak.
Jaurlaritzak jakinarazi du 22 milioi eurotik 28 milioi eurora arte handitu duela erkidegoko ETEak digitalizazioaren bitartez eraldatzeko programa horien aurrekontua. 14 milioi euro bideratu ditu industriako zerbitzuei eta prozesuei aplikatutako Adimen Artifizialaren proiektuei laguntzeko, eta beste 14 milioi euro EAEko industria zibererasoetatik eta informazioa lapurtzetik babesteko, hornitzaile espezializatuen laguntzarekin.
Zehazki, Adimen Artizialaren programa azaroaren 2ra arte egongo da zabalik, eta Zibersegurtasun Industrialarena azaroaren 23ra arte.
Adimen Artifiziala 2026 programa EAEn jarduera-zentroa duten eta adimen artifiziala beren prozesu, produktu edo kudeaketa-ereduetan sartzen aurrera egin nahi duten industria enpresei eta sektore horri lotutako zerbitzu enpresei zuzenduta dago. Laguntzak proiektuaren % 60ra arte estali ahal izango du, eta enpresa bakoitzak 100.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.
Zibersegurtasun Industrialaren programaren laguntzek ere proiektuen gastuen %60 estaliko dute, 100.000 euro gehienez.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta