
Javier Garcia San Martin izango da Copreci kooperatibako zuzendari nagusi berria. Etxetresna elektrikoetarako osagaiak egiten dituen Mondragon taldeko enpresa da Copreci, eta “ilusioz gainezka” hartu du kargu berriaren izendapena Garciak.
Eman izena EnpresaBIDEA eta zure helbidean jasoko dituzu berrikuntzarekin lotutako historiak. Gainera, soilik harpidedunentzako hainbat abantailaren berri izango duzu
Ingeniaritza tekniko mekanikoa ikasi zuen eta ondoren, Lausanneko Eskola Politeknikoan diseinu mekanikoan espezializatu zen Garcia. Ikerlan zentro teknologikoan diseinu mekaniko saileko arduraduna izan zen eta Fagor Etxetresnaken zuzendari industrial lanetan ere aritu da.
“Badakit erronka oso indartsua dela, sozialki eta enpresarialki, eta prest nago topera lan egiteko denok proiektu honen parte senti gaitezen”, adierazi du zuzendari berriak.