Javier Oleaga, Mondragon Unibertsitateko presidente berria

Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez babestu du Oleagaren kargu hartzea

Javier Oleaga, Mondragon Unibertsitateko presidente berria | Argazkia: Mondragon Unibertsitatea Javier Oleaga, Mondragon Unibertsitateko presidente berria | Argazkia: Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatearen Kontseilu Errektoreak Javier Oleaga Mendiarach izendatu du Mondragon Unibertsitateko presidente berri, 2019tik orain arte Unibertsitateko ardura izan duen Mikel Alvarezen ordez. Orain arte, Javier Oleaga Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko zuzendari orokor eta presidenteordea izan da.

Curriculuma

Javier Oleaga duela 58 urte jaio ze Oñatin eta goi mailako Industria Ingeniaria da. Bere ibilbide profesionala Coprecira lotuta egon da eta, 26 urtean zehar, ardura desberdinak izan ditu kooperatiba horri lotuta. 1990ean kalitate zuzendari modura hasi zen lanean, 1995ean gas egosketa negozioaren zuzendari kargua hartzeko. 2000. urtean, berriz, kooperatibaren zuzendaritza orokorra hartu zuen eta 2017an, Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko zuzendari orokor eta presidenteorde izendatu zuten. Orduz geroztik, Mondragon Korporazioaren Kontseilu Orokorreko kide ere bada. Orain, Mondragon Unibertsitateko presidente izango da 2026ra bitarte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK