JD Sportsek denda bat irekiko du Donostian, bere denda-sarea handitzeko estrategiaren baitan

Kirol modaren enpresa britainiarrak bere denda-sarea %50 handitu nahi du Espainian, 170 saltoki berri irekiz

Argazkia: JD Sports Argazkia: JD Sports

JD Sports kirol modaz arduratzen den enpresa britainiarrak jakitera eman duenez, taldearen salmentak %20 igo ziren 2022an. Salmenta datu onak izan dituztela argudiatuta, saltoki gehiago ireki nahi dituzte Espainian. Hain zuzen ere, %50 handitu nahi du espainiar estatuan duen denda-sarea, 170 denda berri irekita. Horien artean legoke Donostiakoa ere, 2023rako ireki asmoa baitu bertan Gipuzkoan dagoen taldeko lehen saltokia. Bilbon, Gasteizen eta Iruñean badaude jada JD Sports dendak.

“Erresuma Batuaren atzetik, Espainiak guretzat duen pisua ikaragarria da. Salmentak oso onak izan dira 2022an eta hazten jarraitu nahi dugu”, jakinarazi du Gabriele Bocci, taldeko hedapen zuzendariak.

Taldeak hamar saltoki berri ireki zituen 2022an, tartean, Logroñon edota A Coruñan. Orotara 3.400 establezimendu ditu mundu osoko 32 herrialdetan, gehienak Europan, Asian eta Ipar Amerikan. Enpresak 67.000 langile ditu beretzat lanean, izan denda fisikoetan zein online plataformetan, mundu osoko salmenten %30,6 webgune bidez egiten baita.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK