• ENPRESAK GAUR
  • José Barreira izango da SEAko presidenteorde industrial berria

José Barreira izango da SEAko presidenteorde industrial berria

Marta Barredok Arabako Merkataritza Ganberako presidentetza hartu ondoren izendatu dute Barreira presidenteorde

Argazkia: SEA
Argazkia: SEA
2026ko azaroaren 26a - 16:19

SEA Arabako Enpresarien Elkarteak José "Pepe" Barreira izendatu du lehen presidenteorde, industria sektorearen ordezkari gisa. Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak hartu du erabakia, orain arte kargu hori zuen Marta Barredo Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako presidente izendatu ostean. Barreira SEAren Zuzendaritza Batzordeko eta Batzorde Betearazleko kidea zen orain arte.

 

Barreira 1954an jaio zen Ourenseko Vilardevos udalerrian, eta 1978an ekin zion enpresa ibilbideari, ostalaritzako establezimendu txiki baten ardura hartuta. Geroztik, ostalaritza, turismoa, garraioa, logistika eta industria arloetako proiektuak bultzatu ditu, besteak beste, Ruta de Europa zerbitzugunea eta Gran Hotel Lakua. Energia berriztagarrien sektorean ere aritu da, aerosorgailuetarako dorreen fabrikazioarekin lotutako proiektuetan. Bere ibilbideagatik, besteak beste, 2024ko Joxe Mari Korta saria, 2020ko Sabino Arana saria eta 2018ko Arabako Ekintzaile Handien saria jaso ditu.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain