• ENPRESAK GAUR
  • Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektore ohia zendu da

Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektore ohia zendu da

Hamarkada bat egin zuen unibertsitateko errektore lanetan, 2013 eta 2023 urte bitartean

image
image
2026ko apirilaren 27a - 08:11
Eg. 2026ko apirilaren 27a - 08:18

Jose María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektore izandakoa 2013 eta 2023 urte bitartean atzo hil zen. Hala jakinarazi du karguan hura ordezkatu zuen Juan José Etxeberria egungo errektoreak. "Eskerrik beroenak eman nahi dizkiot Josemari nire lagun eta kideari. Bere leialtasun suntsiezina, etorkizunari begiratzeko zuen itxaropena eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromiso sendoa pizgarri iraunkorrak dira gure misioaren garapenean, hain misio inspiratzaile zein exijentean", gaineratu du Etxeberriak. 

 

Jesuita eta akademikoa, Deustuko Unibertsitatean egin zuen bere ibilbidea. 1993tik Jesusen Konpainiaren apaiz, Ingeniaritza fakultateko katedratikoa zen. 2003 eta 2008 urte bitartean Donostiako campuseko errektoreorde izan zen, baita Ética Aplikatuko zentroko eta Teknologia Industrialen departamentuko buru ere, azken bi horiek 2010 eta 2013 urte bitartean. Errektore bezala, kudeaketaren oinarri izan zituen "kudeaketa argia" eta "entzuteko gaitasuna", unibertsitatetik azpimarratu dutenez.