• ENPRESAK GAUR
  • Juan Manuel Lavin Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen sustatzailea aitortu dute Ekin Dayen

Juan Manuel Lavin Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen sustatzailea aitortu dute Ekin Dayen

Parke eolikoen bizitza erabilgarria hobetzea bilatzen duen Surion Wind Systemsek jaso du Arabako Ekin Saria

Ramiro González eta Ruben Lavin | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
Ramiro González eta Ruben Lavin | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
2026ko maiatzaren 22a - 09:21

Arabako pertsona eta proiektu ekintzaile arrakastatsuen lanak saritu dituzte beste urtebetez Ekin Dayen, Araba Ekinean ekimenak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak (SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bitartez) eta Vital Fundazioak antolaturikoa. Eta Ekitaldia atzo egin zen Gasteizen, eta bertako protagonistetako bat izan zen zendu berri den Juan Manuel Lavin, Ekintzailetza Ibilbidearen 2026ko sariarekin aitorturikoa, "Arabako Errioxa, Araba eta Euskadi kalitatezko helmuga turistiko bihurtzeari eskainitako ibilbideagatik, sormenaren eta berrikuntzaren bidez eta Arabako Errioxa kultura eta helmuga gisa indartuz". Izan ere, Lavinek sustatu zuen Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea, baita Guardiako "Villa-Lucía" Ardoaren Zentro Tematikoa sortu ere, lurraldearen nekazaritza sektoreari balioa emateko ezinbesteko lana egiteaz gain. Ruben Lavin anaiak jaso zuen saria haren izenean. 

 

Arabako Ekin Sariaren irabazlea, bestalde, Surion Wind Systems izan zen, Ruben Ruiz de Gordejuelak bultzatutako enpresa, Miñaoko Parke Teknologikoan egoitza duena. 2004an jaioa, parke eolikoen bizitza erabilgarria berritzeko eta luzatzeko irtenbideak garatzen ditu, besteak beste konfigurazio malguak eta kontrol digitala duten aerosorgailu modularren garapena. 

Premiados Alava Emprende.jpg
Ekin Dayen aitortutako egitasmoetako ordezkariak | Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Bestalde, Zure ideiak balio du lehiaketako irabazleak ere iragarri zituzten. Orotara jasotao 84 hautagaietatik 18 iritsi ziren atzoko finalera. Banatzen ziren 11 kategoriatan, saria diploma eta 1.000 izan ziren, Publikoaren Sari Berezian izan ezik, zeinetan 300 euro jaso zituen irabazleak. 

 

HRE Automation, CEX 2026 saria

Madrilen, bestalde, CEX 2026 saria banatu du Espainiako Bikaintasuna Sustatzen duten Zentroen Elkarteak. Egun Euskalit buru duen erakundearen aitortza Elgoibarko HRE Automation enpresak irabazi du, TRANSFER K: adituaren mendekotasunetik ikasten eta irakasten duen erakunde batera proiektuagatik. 2022an abiatua, belaunaldien arteko erreleboa kudeatzeko sistema da, ezagutza galdu ez dadin. Zehazki, hidraulikan espezializatutako ETE industrial batean ezagutza adituaren jarraipena bermatzea bilatzen du. Izan ere, ezagutza hori batez ere profil seniorretan zegoen, eta jubilazioa iristen zenean galdu zitekeen arriskuaz ohartuta sorturiko sistema da. Saria banatu dutenek esandakoaren arabera, "sistema horrek aukera ematen du pertsona jakin batzuen mendekotasuna murrizteko, teknikari berrien prestakuntza bizkortzeko eta ezagutza sistematikoki partekatzen eta transmititzen duen erakunde bat bultzatzeko".

HRE Automation
HRE Automationeko ordezkariak, CEX 2026 saria jasotzen | Argazkia: Euskalit