• ENPRESAK GAUR
  • Katealegaia, Neiker eta HiTZ Zentroa, Indeusen kide berriak

Katealegaia, Neiker eta HiTZ Zentroa, Indeusen kide berriak

54 kide ditu gaur egun Industriaren Euskal Plataformak

Indeuseko kideak, 2026an eginiko azken batzarrean | Argazkia: Indeus
Indeuseko kideak, 2026an eginiko azken batzarrean | Argazkia: Indeus
2026ko azaroaren 20a - 13:24
Eg. 2026ko azaroaren 20a - 14:07

Urteko azken batzarra egin zuen atzo Indeusek Parke Teknologikoetako Bizkaiko campusean, eta une ezinhobea izan zen Industriaren Euskal Plataformarekin bat egin duten azken entiateak aurkezteko. Zehazki, Katealegaia, Neiker eta Hitz zentroa batu dira. Orotara, beraz, 54 kiderekin itxiko du 2026a, 8 urteko ibilbidearen ostean. 

 

Partaide berriak aurkeztu ez ezik, esperientzia berriak ezagutu, emandako azken pausoak partekatu, eta hausnarketa egiteko bilera ere izan zen atzokoa. SME & Clusterren parte hartzea, harrera-plan komunitarioaren inguruan egindako lanketa edota kide berriak erakartzeko jardunaldiak izan ziren hizpide besteak beste, eta bertaratuek aukera izan zuten Neikerren soluzioak ezagutzeko, baita Hitz zentroak sorturiko Latxaren, Fagor taldearen harrera planaren edota Puntueusek sustatutako BAAi.eusen berri izateko ere.  

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain