
Kide kooperatibak abian jarri du 50. urteurrenerako logoa lehiaketa. Hain zuzen, 2025. urtean beteko du mende erdia kooperatibak, eta horregatik, zenbait ekintza prestatu du urtarriletik hasi eta abendura bitartean. Haatik, ekintzekin hasi baino lehen, logotipoa (marka eta eslogana) eraberritzeko unea dela erabaki dute.
Lehiaketan edozein pertsonak hartu dezake parte, eta proposamenak azaroaren 22a baino lehen bidalik beharko dira. Kidekoek adierazi dute balioztatuko dela logoak sortzaileak, originalak eta balio kooperatiboak zein enpresaren filosofia jasotzeko gai izatea. Irizpena egingo dute batzordeko kideek eta diseinuaren eta komunikazioaren esparruko adituek, eta haiek hautatutako lanak 500 euroko diru saria irabaziko du.
Kooperatibaren ustetan 2025. urtea “etorkizunari anbizioz begiratzen dion proiektu bat ospatzeko, aitortzeko eta sendotzeko urtea” izango da. Logo lehiaketan parte hartzera dei egiten diete “gizarte osoari” eta “Kideren historian parte hartu nahi duten pertsona guztiei”.