KIDEk 7 milioi euroko inbertsioa egingo du lantegiaren digitalizazioan eta handitzean

Bizkaiaren aldeko apustua egin du Berriatuako lantegia 2.800 metro koadroan handituz, eta ekoizpen guztia bertan zentralizatuz

Argazkia: Mondragon Taldea Argazkia: Mondragon Taldea

KIDE Mondragon Taldeko kooperatibak Berriatuako (Bizkaia) lantokian produkzio guztia kontzentratzearen aldeko apustua egin du, eta 2.800 metro koadroan handitu du lantegi berria. Maiatzean bertan inauguratuko da gune berria, eta digitalizazioaren arloan barne sistema guztia eta produkzio prozesua digitalizatuko ditu 2025erako. Eraberritze prozesu guztiak, digitalizazioarekin batera, 7 milioi euroko inbertsioa izango du. Horren ondorioz, 2022ko fakturazioak %20 egin du gora, inbertsio horri erantzunez.

Mario Lopez Kideko zuzendariak adierazi duenez, “kalitatezko zerbitzua, gertutasuna eta erantzun azkarra dira, orain arte bezala, etorkizunean ere enpresak izan beharreko balio bereizgarriak”. Hain zuzen ere, azken proiektu garrantzitsuenak balio horiengatik sortu direla azpimarratu du, tartean, hotz sistema guztia eta hozkailu ganberak jarri izaa Osloko, Kopenhageko eta Stockholmeko aireportuetan.

ON Bizkaia saria

Bizkaiko kooperatibak Aldundiaren Sustapen Sailaren ON Bizkaia saria eskuratu berri du, Bizkaiko “berrikuntzaren eta hazkundearen enpresa onenaren saria” , hain zuzen ere. Lurraldearen eta berrikuntzaren alde egindako apustu trinkoarengatik aitortza jaso du KIDEk, Bizkaiaren alde erakutsitako konpromisoagatik. Nazioartekotze estrategian, berrikuntza arloan, eta proiektuen sustapenean Bizkaiko Aldundiaren estrategiarekin bat egin du kooperatibak, bereziki, trantsizio ekologiko eta digitalean, hazkundean, eta enpresa dibertsifikazioan. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK