Konfekoopek 41 kooperatibako hazkundea izan zuen 2022an

Orotara 1.391 kooperatibekin itxi zuen iazko jarduera

Rosa Lavin eta Iñaki Nubla Konfekoopeko presidentea eta zuzendaria 2022ko datuen aurkezpenean | Argazkia: Konfekoop Rosa Lavin eta Iñaki Nubla Konfekoopeko presidentea eta zuzendaria 2022ko datuen aurkezpenean | Argazkia: Konfekoop

Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak 1.391 kooperatibekin itxi zuen 2022ko jarduera, aurreko urtean baino 41 gehiagorekin. Enpleguari lotuta, berriz, 56.762 langilerekin amaitu zuen urtea, aurreko urtean baino 387 gutxiagorekin; horietako 11.000 soldatapekoak dira, eta, gainerakoak, kooperatibistak. Rosa Lavin Konfekoopeko presidenteak eta Iñaki Nubla zuzendariak aurreratu dituzte datuok konfederazioak Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan. Enplegu datuari lotuta adierazi dute irakurketa “positiboa” egin dutela, bi urteko pandemiaren ondorioa baino ez delako izan.

2023ra begira, elkarteko enpresa kopurua eta enplegua handitzea leudeke helburu nagusien artean, bai eta erakundeen arteko elkarlanean aurrera egitea, EAEn kooperatiben eredua zabaltzea, eta Lanbiden kooperatiben mugimendua txertatzea ere.

Horri lotuta, “aldarrikapen historiko” bat ere bete nahi dutela adierazi dute: Lanbideren Administrazio Kontseiluan sartzea enplegu politiketan eragina izateko. Halaber, “lehiakorrak izaten jarraitzeko neurriak” hartuko dituztela gaineratu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK