• ENPRESAK GAUR
  • Konkurtso-araudiak izango dituzte hizpide Gasteizen datorren astean

Konkurtso-araudiak izango dituzte hizpide Gasteizen datorren astean

Konkurtso Legearen Testu Bateginak azken urteetan izandako eguneratzeei buruz arituko dira

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko apirilaren 9a - 12:24
Eg. 2026eko apirilaren 9a - 15:59

Apirilaren 16an eta 17an, Gasteizko Jardunaldi Konkurtsalak izango dira. Bertan, Konkurtso Legearen Testu Bategina aztertuko dute, hain zuzen ere, azken urteetan eguneratzen joan den araudia dela kontuan izanik.

 

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, egungo merkatuan gako dira ziurtasunak kaudimengabezia, enpresen jarraitutasuna eta likidazioen eraginkortasunaren esparruetan. Aitzitik, oraindik badira eztabaidagarritasuna areagotzen duten interpretaziorako zenbait elementu, tartean konkurtso aurreko zuzenbidea edota mikroenpresen prozedura berezia. Gai horiei ikuspegi teoriko zein praktikotik helduko zaie jardunaldietan.

Bertan parte hartuko duten hizlarien artean dira Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidentea, Juan Carlos Benito Butrón EAEko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako magistratua, Alfonso Muñoz Paredes Madrilgo Probintzia Auzitegiko 28. sekzioko magistratuaketa Edmundo Rodríguez Achútegui Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Laugarren Sekzioko magistratua.