• ENPRESAK GAUR
  • Kontsumobideko zuzendari berria da Ana María Sánchez

Kontsumobideko zuzendari berria da Ana María Sánchez

Lehiaren Euskal Agintaritzan ere lekuko aldaketa izan da, Miren Goitiak Joseba Andoni Bikandi ordezkatu baitu zuzendari gisa

Ana Maria Sanchez Herraez abokatua da | LinkedIn
Ana Maria Sanchez Herraez abokatua da | LinkedIn
2025eko urriaren 7a - 13:35

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak Ana María Sánchez Herráez izendatu du zuzendari berri, Tontxu Rodríguezen ordezko gisa.

 

Sánchez EHUn lizentziatu zen 1995. urtean, Zuzenbidean; abokatu lanetan eta datuen babesaren aholkularitza juridikoan lan egin izan du, eta lan baldintzak negoziatzeko lan-aholkularia ere bada.

Lehiaren Euskal Agintaritzan aldaketak

Pasa den astean Rodríguez (ordura arte, Kontsumobideko zuzendaria) Lehiaren Euskal Agintaritzako (LEA) zuzendaritzako batzordekide izatera pasa zen, Enara Verturini ordezkatuta. Beste izendapen batzuk ere izan dira zuzendaritzan: Miren Goitia Gabiola sailburuorde ohiak ordezkatu egin du Joseba Andoni Bikandi Arana, LEAko zuzendari gisa.

 

Goitia ere zuzenbidean lizentziatu zen, eta bere ibilbide profesionalaren zati handia Eusko Jaurlaritzako hainbat departamentutan egin du, sailburuorde izatera iritsita.

big 280 Miren Goitia
Miren Goitia Gabiola | Argazkia: Irekia