• ENPRESAK GAUR
  • Kreanek egin du Mubil Business Center berria garatzeko oinarrizko proiektua

Kreanek egin du Mubil Business Center berria garatzeko oinarrizko proiektua

Asmoa da urte amaieran eraikitzen hastea Eskuzaitzetako azpiegitura berria

Argazkia: Krean
Argazkia: Krean
2026ko irailaren 7a - 14:21
Eg. 2026ko irailaren 7a - 16:37

Nabaria da Donostiako Eskuzaitzetako Mubil poloaren hazkunde fasea. Mugikortasun Adimendun eta Iraunkorreko Zentroa urte pasatxo inauguratu zen, eta hainbat eta hainbat enpresa finkatu dira jada, baina oraindik ere azpiegiturak are handiagoak egingo dira. 

 

Mubil Business Center eraikin berria da horren adibide. Krean-ek garatu du eraikuntza berriaren oinarrizko proiektua eta exekuzio proiektua, obra egiteko lizentzia lortu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren onespena jaso ostean. Aurreikuspenen arabera, behin obrak lizitatuta urtearen amaierarako eraikitzen hasiko dira 7,5 milioi euroko inbertsioa beharko duen eraikina.

Azpiegiturak 4.500 metro karratuko azalera izango du, non kokatu ahal izango diren hazkunde fasean dauden mugikortasun adimendun eta iraunkorraren alorreko enpresak. I+G laborategiak, bulegoak eta espazio teknikoak ere izango dira bertan, enpresek euren soluzioak garatu ditzaten, ondoren nazioarteko merkatura bideratzeko.

 

 

 

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain