• ENPRESAK GAUR
  • Alfonso Artola da Fineco Kutxabanken banku pribatuko Enpresa zuzendari berria

Alfonso Artola da Fineco Kutxabanken banku pribatuko Enpresa zuzendari berria

Artolak zenbait bankutan egin du lan, hala nola, Deutsche Banken

Alfonso Artola Luzuriaga | Argazkia: Kutxabank
Alfonso Artola Luzuriaga | Argazkia: Kutxabank
2026eko otsailaren 23a - 14:24

Kutxabank bankuak jakinarazi duenez, Alfonso Artola Luzuriaga izendatu dute Fineco Kutxabanken Banku Pribatuko Enpresa zuzendari eta Ondare Handietako Espezialista berria, eta azaldu du “erakundeak duen hazkunde estrategiaren baitan” hartutako erabakia dela.

 

Fineco Kutxabanken Banku Pribatuan espezializatuta daude ondarearen kudeaketan eta aholkularitzan, eta bezero pribatuekin, familiekin zein erakundeekin lan egiten dute. 1984 urtetik “ondare handiak” kudeatzen dihardu konpainiak. Bestalde, Artolak ibilbide oparoa du bankuen ekosisteman: Deutsche Bank Wealth Managementen bi hamarkadaz lan egin du EAEko zuzendari gisa, eta Banca Marchen, SabadellUrquijon eta UBSen ere aritu da zuzendari postuetan.

“Gure taldea indartzen eta konpainiaren arlo guztiak garatzen jarraitzen dugu, eta Artolaren izendapenak aurrera pauso berria islatzen du talentua erakartzeko dugun estrategian”, adierazi du Daniel Irezabal erakundeko kontseilari ordezkariak.