• ENPRESAK GAUR
  • Kutxabankek 129,9 milioi euro bideratu dizkie banku-fundazioei

Kutxabankek 129,9 milioi euro bideratu dizkie banku-fundazioei

2022ko apirilaren 28a - 08:25
Eg. 2022ko apirilaren 28a - 17:53

Kutxabankek 129,9 milioi euro bideratuko die bere akziodunei: BBK, Kutxa eta Vital Fundazioei. Mozkinen % 60 banatuko du dibidendu gisa, Europako Banku Zentralak (EBZ) baimentzen duen portzentaiarik handiena. Dibidendua fundazio bakoitzak Kutxabanken kapitalean duen partaidetzaren arabera banatuko da.

 

2020an Europako Banku Zentralak bankuen irabazien gaineko arau zorrotzak jarri zituen eta Kutxabankek ezin izan zien banku fundazioei dibidendurik banatu. 2022ko otsailean 42 milioiko ezohiko dibidendua ordaindu ahal izan du EBZk araua altxatu eta gero. Aurten, hortaz, bideratutako dibidendu osoa 171 miliotik gorakoa izan da. 

Kutxabankek 2016,5 milioi euroko mozkina lortu zuen iaz. Sarrera errepikorrez gain, zerbitzuek, balantzetik kanpoko baliabideek eta aseguruen negozioak sortutako sarrerak handitu ditu iaz Kutxabankek. 

 

Hamargarren urteurrena du aurten Kutxabankek. Urte hauetan 1.090 milioiko ekarpena egin die akziodun dituen banku-fundazioei, dagokien gizarte jaduera burutzeko.