CEPREDE ekonomia predikzioko elkarteak eragin ekonomikoari buruzko urteroko azterketa kaleratu berri du, besteak beste Kutxabankek izandako inpaktu ekonomikoa neurtzen dutenak. Hain zuzen datuok Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak atzo aurkeztu zizkion Iñigo Urkullu lehendakariari. Horien arabera, handitu egin da Kutxabankek euskal ekonomian duen pisua, zehazki, % 15. Bestela esanda, 776 milioi euroko ekarpena egin zio BPG barne produktu gordinari, EAEko zifra osoaren % 1,17.
Zifra guztia hartuta, 4.795 milioi euro sartu zituen euskal ekonomian, langileei, hornitzaileei, eta partikularrei eta enpresei egindako ordainketen bidez, baita zergen bidez ere. Esaterako, 4.100 euskal hornitzaile kontratatu zituen —zerbitzu sektorekoak nagusiki— 213 milioi euroko erosketak eginda, eta 187 milioi euro ordaindu zituen zergetan. Azken honi lotuta, esan daiteke da, negozioak sortutako 100 euroko, 39,5 euro bideratu zirela zergetara.
3.000 lanpostu zuzen sortzen ditu Kutxabankek EAEn une honetan. Emaitza garbia kontuan hartuz gero, 216,5 milioi lortu zituen bankuak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta