• ENPRESAK GAUR
  • 150 milioi euro bideratuko ditu Laboral Kutxak mikroenpresak eta gizarte-enpresak laguntzera

150 milioi euro bideratuko ditu Laboral Kutxak mikroenpresak eta gizarte-enpresak laguntzera

Europako Inbertsio Funtsarekin (EIF) sinatu du akordioa bankuak

Argazkia: Laboral Kutxa
Argazkia: Laboral Kutxa
2026ko maiatzaren 14a - 11:59
Eg. 2026ko maiatzaren 14a - 12:02

Mikro-maileguak eta gizarte-maileguak bultzatzera 150 milioi euro bideratuko ditu Laboral Kutxak, Europako Inbertsio Funtsarekin (EIF) sinatutako berme-akordio berri bati esker. Jakinarazi dutenez, InvestEUk babestuko du akordioa, bere Inbertsio eta Gaitasun Sozialen Programaren barruan baitago.

 

Hala, Mondragon taldeko kooperatibak 7.000 mikroenpresa eta gizarte-enpresa finantzatu ahal izango ditu, 2 milioi eurorainoko maileguekin eta 50.000 eurorainoko mikro-maileguekin.

Ez da EIFek eta Laboral Kutxak sinatzen duten lehen akordioa, 2023. urtean beste akordio bat adostu baitzuten. “Bi erakundeek ekintzaile txikiei eta enpresa sozialei laguntzeko duten epe luzeko lankidetza-hitzarmena indartzen du akordioak”, adierazi dute.