VisionQuality 2017an jaio zen. Haren sortzaile eta zuzendariak, Alfredo Ferrer Lacambra ingeniari industrialak ikuskapen-konponbideak eskaini nahi zizkion Tutera inguruko nekazal-industriari.
Konpainia jaioberriak Sodena erakundeak sustatutako Orizont berrikuntza-azeleragailuan sartzeko eskaera egin zuen 2016-2017an, haren garapena sustatzeko asmoz. Ferrerrek bakarrik eratu zuen enpresa egun zazpi kide edukitzera iritsi da.
Alfredo Ferrer: "Enpresa asko 100 kilometro baino gutxiagora aurki daitezke, eta hori ez da edonon gertatzen”
Zuzendariak azaldu duen bezala, “Nafarroa industria pribatu eta publikoz beteriko ekosistema da”. Enpresa asko “100 kilometro baino gutxiagora aurki daitezke, eta hori ez da edonon gertatzen”. Bestalde, “enpresen arteko lehia ez da, ez gehiegizkoa, ez nekeza”. Horrek “enpresa berriak sortzea oso erraza bilakatzen du” eta “industria-proiektuak hasteko baliabide asko ematen ditu”. Ezaugarri horiei guztiei esker, VisionQualityk “ikuspegi zabala” garatu du enpresen funtzionamenduari dagokionez, zeinak bermatu dion Espainiar Estatuan zehar (Katalunia, Madril, etab.) zabaltzea. Alegia, nahiz eta nekazal-enpresei laguntza ematen hasi, VisionQuality sektore guztietara zabaldu da: automobilgintza, kosmetika…
Ikuskapena optimizatzeko teknologia
VisionQuality “gehienbat ikusmen artifizialaz baliatzen da”, bezeroarentzat “konponbide global bezala” funtzionatzeko pentsatuta dagoena. 2D eta 3D neurketa ere garatu du bolumen eta osagarrientzako.
Deep Learning sistemaren bidez, adimen artifiziala irudietara ere aplikatzen du. Horrek giza garunaren ikasketa-sistema imitatzen du, "ezagupena esperientziaren bidez eskuratuz”. Adibidez, “produktu on eta txarren milaka irudi erakutsi eta gero, produktu onak eta txarrak ezberdintzen irakats diezaiokezu. Adibidez, kosmetikan erabili daiteke, perfume-flasko batean zimurrak dauden egiaztatzeko”.
Alfredo Ferrer: “Produktu on eta txarren milaka irudi erakutsi eta gero, produktu onak eta txarrak ezberdintzen irakats diezaiokezu. Adibidez, kosmetikan erabili daiteke, perfume-flasko batean zimurrak dauden egiaztatzeko”
Bestalde, ikusmen hiperespektrala ere eskaintzen du. Ferrerrek esandakoaren arabera, giza-ikusmenaren eta argazki-kameren bidez antzeman daitekeen barruti ikusgaitik haratago doa, eta infragorria eta ultramorea bezalakoak ikustea ahalbidetzen du. Horren bidez “produktuen egitura kimikoa, landare gaixoak edo zizareak letxugatik ezberdindu daitezke”.
Teknologia horiei forma emateko, ikerketa eta garapen-proiektuak izan dira ezinbesteko, esperimentazio sistema batez gain.

Eskaintza pertsonalizatua eta "artisau lana"
Teknologia jakin horien erabileraren helburua da “sektore bakoitzerako pentsatutako produktuak eratzea, eskaeraren eta neurriaren araberako arazoei irtenbideak emanez". Lehen pausoa da “bezeroak eta haien beharrak entzutea, eta ondoren, gutxi gorabehera beti era berean jarraitzen den metodoa erabiltzen da”.
VisionQualityk B2B negozio-eredua jarraitzen du. Haren bezeroen %95 enpresa handiak dira
VisionQualityko ekipoak brainstorming-saio bat egiten du bezeroaren neurrirako zerbait asmatzeko, eta baita hura gauzatzeko urratsak ezarri ere. Beraz, beraiena “artisau-lan" gisa hartu du Alfredo Ferrerrek. Horren garrantziaren adibide bat da produktu akastunen kanporatzea. Izan ere “produktuaren arabera (bolila, zilindroa, neumatikoa…), kanporatze abiadura oso ezberdina izan daiteke, segundo bakoitzeko pieza bat eta zortzi bitartean”.
Bezeroarekiko etengabeko jarraipena, gako
VisionQualityk B2B negozio-eredua jarraitzen du. Haren bezeroen %95 enpresa handiak dira. Ferrerrek azaldu du marketina “oso gutxi” erabiltzen dutela, bezeroekiko harremana eta kontaktua “oso pertsonala” da eta. "Normalean ez da aldi baterako elkarregina. Jarraipena etengabea da, eta enpresari sortzen zaizkion beharrei erantzuten zaie”.
Enpresaren helburua ez da salmenta masiboa. “Noski, zenbat eta gehiago saldu, hobe, baina gure zerbitzua pertsonalizatua izaten jarraitzea nahi dugu”, aipatu du zuzendariak.

Hazkundea, iraunkorra baina etengabea
Ferrerren arabera, “zerotik abiatuz oso hazkunde nabarmena” bizi izan dute, bere hitzetan “iraunkorra” izan dena, baina aldi berean “etengabea” ere. “Ez daukagu hazkunde neurrigabe baten beharrik; horren ordez, gure lanaren kalitateari ematen diogu lehentasuna”, esan du ingeniariak.
Hala ere, enpresak urtero milioi bat euro inguru fakturatzen ditu salmentetan. Gainera, haien kontuak onbideratuta daude, Ferrerrek zorrik gabe daudela ziurtatu du eta. Horrez gain, urtero batez beste “hogei proiektu inguru” gauzatzen dituzte.
Alfredo Ferrer: “Ez daukagu hazkunde neurrigabe baten beharrik; horren ordez, gure lanaren kalitateari ematen diogu lehentasuna”
VisionQualityk “nolabaiteko heldutasuna" lortu duela ikusita, haren sortzaileak nahiko luke “produktuak gehiago egituratzen eta estandarizatzen hastea”.