Lan esparru osasungarriagoak sortzeko bidean, LKS Next kontsultorak aplikazio berri bat sortu du, BIDEmotion izenekoa. Aplikazio hori emozioen kudeaketarako software bati lotuta doa, eta, konpainiak azaldu duenez, lan arloko kezkak, beldurrak, haserreak eta bestelako emozioak idetinfikatzeko balioko du, horiek ulertu eta lagundu ahal izateko, modu guztiz pertsonalizatuan eta konfidentzialean. Momentuz, euskaraz eta gaztelaniaz erabiltzeko aukera eskaintzen du, nahiz eta hizkuntza gehiago gehitzea aztertzen ari diren etorkizuneko bertsioetarako.
Mondragon Korporazioko kontsultorak azaldu duenez, langileen emozioen kudeaketarako martxan jartzen den lehenengoetariko erreminta da Espainiako estatuan. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako departamentuaren laguntza jaso du HAZITEK programaren bitartez, baita Europako Batasunarena, FEDERen bitartez. Pandemia garaian lan esparruko estresak eta tentsioak gora egin duela gogorarazi du LKSk, eta testuinguru horretan ezinbestekoa dela langileen osasun mentala zaintzeko tresnak erabiltzea. Pandemia aurretik garrantzitsua bazen, geroztik ezinbestekotzat jotzen hasi da hamaika erakundetan.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta