• ENPRESAK GAUR
  • Laneko ongizatea sustatzeko doako prestakuntza eskainiko dute bihartik aurrera Lasarte-Orian

Laneko ongizatea sustatzeko doako prestakuntza eskainiko dute bihartik aurrera Lasarte-Orian

Beterri-Buruntza Mankomunitateak eta Arbola Consultingek sustatu dute, elkarlanean

Formakuntzak ikuspegi guztiz praktikoa izango du | Argazkia: iStock
Formakuntzak ikuspegi guztiz praktikoa izango du | Argazkia: iStock
2026ko urriaren 5a - 11:34
Eg. 2026ko urriaren 5a - 11:44

Lana eta ongizatea izeneko doako prestakuntza abiatu dute elkarlanean Beterri-Buruntza Mankomunitateak eta Arbola Consultingek. Denera 9 orduko iraupena izango du programak, eta saioak urriko lehen hiru asteartetan izango dira, alegia, bihar —urriaren 6an—, 13an eta 20an, arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.

 

Arbola Consultingeko profesionalak arduratuko dira formakuntza emateaz, zeinaren helburua guztiz praktikoa den. Lehenik, norbere ongizatean eragiten duten elementuak identifikatzeko lanketa egingo da, eta sortzen diren lan egoerei nola aurre egin aztertuko da ondoren, tresna eta estrategiak garatzeko bideak eskainita. Alegia, bakoitzaren ongizatean eragitea bilatzen du. 

Hizpide izango diren gaien artean dira estresa eta emozioak kudeatzea, norberaren beharrak eta mugak identifikatzea, edota ohitura osasungarriak bultzatzea.

 

Formakuntza Beterri-Buruntza Mankomunitateak laneko ongizateari buruzko hausnarketa sustatzeko eta baliabideak eskaintzeko estrategiaren baitan dago kokatuta. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain