• ENPRESAK GAUR
  • Lanbidek belaunaldien arteko txandari buruzko doako aholkularitza eskainiko die enpresa txikiei

Lanbidek belaunaldien arteko txandari buruzko doako aholkularitza eskainiko die enpresa txikiei

LanMentoring programak belaunaldien arteko erreleboetan ezagutza eskualdatzeko balioko du

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburua LanMentoring programaren aurkezpenean | Argazkia: Irekia
Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburua LanMentoring programaren aurkezpenean | Argazkia: Irekia
2022ko uztailaren 7a - 13:51
Eg. 2022ko uztailaren 7a - 14:20

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak LanMentoring programa aurkeztu du, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko doako zerbitzua, belaunaldien arteko erreleboari eta ezagutza eskualdatzeari arrakastaz ekiteko.

Zerbitzu berriaren aurkezpenean, Mendiak azaldu du Lanbidek sustatzen duela ekimena, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan eta erretiroa hartzen duenak, bere ezagutza lanpostua beteko duenari transmititzeko balioko duela, nolabaiteko tutoretza-sistema baten bidez. Helburua, ezagutza hori transferentzia garaian ez galtzea da.

 

Programa 60 enpresekin abiatuko bada ere, 155 enpresa txiki eta ertainetako 55 urtetik gorako langileen %40rekin jarri da harremanetan Lanbide.

Lan eta Enplegu sailburuak adierazi duenez, premiazkoa da enpresa txiki eta ertainetan “denbora gutxian iritsiko diren erretiroen zain ez egotea”, eta enpresaren jarraipena baldintzatuko duten “erabaki garrantzitsuak lehenbailehen” hartzea. “Horretan lagunduko du LanMentoringek”, gaineratu du.