Lanean ari zela behargin bat ito zen atzo Bithiriñan

LAB sindikatuaren arabera, hiru hilabetetan 16 izan dira Euskal Herrian lan-istripuz hildakoak

Argazkia: LAB sindikatua
Argazkia: LAB sindikatua
2026eko martxoaren 31a - 15:37

Beste hildako bat izan zen atzo arratsaldean lan-istripu berri baten ondorioz. Ezbeharra Bithiriñan (Nafarroa Beherea) gertatu zen, 52 urteko gizona fibra optikoa instalatzen ari zela. Antza, behargina ito egin zen zuntz optikoaren hariekin, azpian zuen makina mugitu ostean.

 

Arratsaldeko 16:00ak aldera bertaratu ziren sorosleak baina ezin izan zuten haren bizitza salbatu. Ikerketa martxan da jada, gertatutakoa nola pasa den zehazteko.

2026. urtean lan-istripuz hil diren hamasei eta hamahiru hildako zenbatu dituzte, hurrenez hurren, LAB eta ELA sindikatuek.