2026ko ekainaren 9a - 09:22
Eg.
2026ko ekainaren 9a - 09:29
Pintura industrialen ekoizpenaz arduratzen den Vibrantz enpresan lan istripu mortala gertatu da gaueko 0.30ak aldera. Enpresako langile bat hil da, ustez labe batek eztanda egin ostean.
Areta auzoan kokatutako enpresara suhiltzaileak zein Osalaneko teknikoak joan dira, eta istripuaren zergatiak ikertzen ari dira.
Araban hiltzen den bosgarren langilea da 2026an.
(Osatzen)