Langile falta, errentagarritasunaren jaitsiera eta grebak dira Bizkaiko enpresen kezka nagusienak

CEBEKek egindako azken inkestaren arabera, aurtengo bigarren seihilekorako hazkunde txikia espero dute Bizkaiko enpresek, baina, ohiko kezkak dituzte oraindik

Bizkaiko enpresarien azken inkestaren aurkezpena | Argazkia: CEBEK Bizkaiko enpresarien azken inkestaren aurkezpena | Argazkia: CEBEK

CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak lurraldeko enpresen egoeraren berri eman du urteko bilera orokorra egin bezperan. Inkesta bidez lortu dituen iritzien arabera, 2022 urte amaieran baino pertzepzio hobea dute ekonomiari lotuta. Hala, enpresaburuan %52k uste du Bizkaian egoera ekonomikoa ona dela, eta %39aren arabera, erdipurdikoa da. 2023ko bigarren seihilekorako, berriz, hazkundea espero dute.

Aurreikuspen onak gorabehera, zenbait kezka ere azaleratu dituzte. Horien artean legoke negozioen errentagarritasunaren jaitsiera, mozkin marjinak nabarmen egin duelako behera. Hala ere, inkesta parte hartu dutenen %31k hobekuntza txikia nabaritu dute jada errentagarritasunean.

Inkestatutako enpresen %63k jakitera eman duenez, behar dituzten pertsonak kontratatzeko zailtasunak dituzte, bereziki, profil eta kualifikazio zehatz batzuei loturikoak. %53k dio azken urtean ez duela langile gehiago kontratatu arrazoi hori dela eta. Horixe litzateke kezka eragiten dien beste kontuetako bat.

Bestalde, Bizkaiko patronalak kritika gogorra egin die lurraldean negoziazioei lotuta dauden zailtasunei, hitzarmenak berritzeko epea 3 eta 5 urte bitartekoa izaten baita. Horren aurrean adierazi du “onartezina” dela 2022an izandako greben erdiak Bizkaian izatea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK