Greba egin dute gaur Zubietako erraustegiko langileek, LABek eta ELAk antolatuta. Ohar bitartez adierazi dutenez, kontzentrazioak egin dituzte gaur goizean erraustegiaren aurrean, salatzeko "ekoizpena eta errentagarritasuna langileen segurtasunaren eta osasunaren gainetik jartzen" jartzen direla.
Lanuzteak erraustegian 2026an gertatutako hamargarren sutearen ostean deitu dituzte. Izan ere, Segurtasun eta Osasun Batzordearen premiazko bileran argi mahaigaineratu da ez dagoela protokolorik zehaten duena zer egin suteen aurrean, tartean zein babes ekipamendu erabili behar den edota planta haustea komeni den. Enpresak txosten bat aurkeztu badu ere, "autokritika" egin ez izana leporatu dio batzordeak zuzendaritzari.
Une honetan, UTE Ekobal arduratzen da plantaren kudeaketaz, UTE Ekondakinek azpikontratatutakoa. Azken hori da GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak —Aldundiak eta mankomunitateek osatutakoa— esleitutako kontratuaren arduraduna. Sutea gertatzean, GHKko ordezkariak eta Ekobaleko zuzendaritzako kideak kea arnastuta intoxikatu ziren langileekin banan-banan bildu ziren, baina sindikatuen ustez bilerak banakakoak izateak "adierazpen askatasuna" baldintzatu dezake.
Azkenik, "enpresa-hitzarmen propio baten aldeko borrokan" jarraituko dutela adierazi dute langileen ordezkariek, plantako "lan baldintza bereziak" aintzat hartzen dituena.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta