• ENPRESAK GAUR
  • Lau enpresa zigortu dituzte langile baten heriotzarengatik

Lau enpresa zigortu dituzte langile baten heriotzarengatik

Langileari zama gainera erori zitzaion 2024ko martxoaren 14ean eta apirilaren 9an hil zen. CCOO Sindikatuak jakinarazi duenez, Orixol Garraioak, Azkamsa, Areazka eta Fagor Ederlan enpresak zigortu ditu Eibarreko auzitegiak.

Lan istripuen aurkako protesta bat | Argazkia: LAB
Lan istripuen aurkako protesta bat | Argazkia: LAB
2026ko irailaren 28a - 16:37
Eg. 2026ko irailaren 28a - 16:46

Eibarko Instantzia Auzitegiko Gizarte Arloko Atalak lau enpresa zigortu ditu 2024.urtean lan istripu baten ondorioz langile baten heriotzarengatik. Orixol Garraioak SL enpresako langilea Fagor Ederlanen instalakuntzan ari zen lanean eta gidatzen zuen kamioiaren ateak irekitzerakoan, bertan garraiotutako bobinak bere gainera erori ziren. Garraiolaria egun batzuk geroago hil egin zen istripu honen ondorioz. CCOO sindikatuak azaldu duenez, Fagor Ederlanen gestio logistikoa Azkamsa SLri kontratatu zion, enpresa honek aldiz, zerbitzu hau Orixol Garraiak SLri azpikontratatu zion. Gainera, merkantzien karga eta deskargaren ardura Areazka 2014 SL enpresak zuen.

 

Sententziaren arabera, koordinazio lan efektiboa ez zela egin adierazi da. Legez azpikontratazio kateetarako aurreikusitako "lan-arriskuen prebentzioan eman behar diren betekizunak ez ziren bete eta horren ondorioz istripuaren ardura solidarioa enpresa guztien gain egokitzen da". Auzitegiaren arabera, enpresek izandako dokumentazio trukea ez zen nahikoa izan eta Orixol Garraioak SL lan baldintzak kontrolatzeko ardura bete ez dutela dio. Horretaz gain, Fagor Ederlanek merkantzia nola bildu eta garraiotzeko informazioa jaso zuen, baina Azkamsa enpresari ez zion helarazi istripua pasa eta sei egun geroago. Beraz, informazio hori ez zen Orixol Garraioak eta Areazka 2014 enpresetara iritsi.   

CCOO sindikatuak gogorarazi du azpikontratazioak lan osasunean eragina izaten dutela eta Osalanen batzorde nagusian helarazi egin duela. Sindikatuaren arabera, kasu honetan  koordinazio akatsak nabarnak izan direla adierazi dute. Sententziak lau enpresen lan istripuaren erantzukizun partekatua dutela ebatzi du. Enpresek  hildako langilearen senideei Gizarte Segurantzak ezarritako sariak baino %30 gehiago ordaindu beharko diete.       

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain