• ENPRESAK GAUR
  • Lazard Asesores Financieros enpresa izango da Azkoyenen EPEaren aholkulari independentea

Lazard Asesores Financieros enpresa izango da Azkoyenen EPEaren aholkulari independentea

Gobernu korporatibo "egokian" ekarpena egiteko izendatu dute egun Azkoyenen jabetza duten kideek

Argazkia: Azkoyen Group
Argazkia: Azkoyen Group
2026ko irailaren 21a - 12:14

Grupo Azkoyenen gaineko borondatezko Erosketa Publikoko Eskaintzan beste pauso bat eman da gaur. Izan ere, taldeak aholkulari independente bat izendatu du, prozesuan lagunduko diona, eta hala jakinarazi dio CNMVri. Lazard Asesores Financieros enpresa hautatu dute lan horretarako. "Gobernu korporatibo onaren jardunbide onenen ildotik" laguntzea espero du talde nafarrak.

 

Abuztu amaieran aurkeztu zion eskaintza ofiziala Ohmniak CNMVri. Akzio guztiak bereganatzeko 244 milioi euroko proposamena jarri du mahai gainean Jose Antonio Jainaga enpresariaren lidergoa duen partzuergoak, alegia, akzioko 10 euro. Operazioa finantzatzeko bidea Ohmniaren kapital zabalkundea izango da. Hala, talde arabarrak orain arte izan dituen bazkideei (Carmen Lequerica Holding, Finantzen Euskal Institutua eta Vital Fundazioa) beste bi gehituko zaizkie: BBK Fundazioa eta Indar kartera.

Irailaren 4ean tramitera onartu zuen Espainiako balio merkatuko batzordeak, eta geroztik 8 eta 12 aste inguru beharko ditu proposamena onartzen duen edo ez baieztatzeko. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain