Gaur da, urriaren 30a, Lazarraga Sariak 2024rako hautagaitzak aurkezteko azken eguna. Sari hauen helburua enpresek eta pertsonek haien esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko egin duten ahalegina aitortzea. Lazarraga Sariak Bai Euskarari Elkarteak antolatzen ditu, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan.
Hautagai izateko ezinbestekoa da zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan edota Trebiñuko enklabean izatea, dela pertsona fisikoak, dela erakundeak. Ezin izango dute parte hartu, ordea, sektore publikoko erakundeek. Sarituak aukeratzerako orduan epaimahaiak bi irizpide edukiko ditu kontuan: alde batetik, zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko; bestetik, zer neurri jarri diren lana euskaraz egiteko. Orotara, bost saritu egongo dira, eta sari banaketa azaroaren 14an egingo da, Gasteizko Artiumen.
Hautagaitzarako proposamenak aurkezteko aukera esteka honetan.