Leartibai Fundazioak eskualdeko enpresa industrialei zuzendutako jardunaldia antolatu du martxoaren 12an. Markina-Xemeinen egingo da ekitaldia, Egoera geopolitiko barria eta honen eragina Industrian lelopean, fundazioaren egoitzan, arratsaldeko 15:00etatik aurrera.
Ekitaldian mahai inguru bat egingo da. Bertan parte hartuko dute Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko diputatuak eta Leire Mugerza Mondragon Korporazioko Batzorde Iraunkorreko presidenteak.
Halaber, ekitaldiari hasiera Ainhoa Arrizubieta Leartibai Fundazioko presidenteak emango dio, eta ondoren, Niko Cuenca analista ekonomikoak geopolitika eta ekonomiaren inguruko hitzaldia emango du.