
Lehia oztopatu dezaketen zenbait alderdi, eta horiek ekiditeko edo zuzentzeko hainbat gomendio bildu ditu LEA Lehiaren Euskal Agintaritzaren gida berriak. Lehiak lan-merkatuan duen eraginari buruzko gida praktikoa izenburupean, erakundeko presidente Alba Urresolak eta Enara Venturini batzordekideak aurkeztu dute gaur goizean. Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren egoitzan eginiko Lehiaren zuzenbidea eta negoziazio kolektiboa jardunaldiaren testuinguruan egin dute.
Entitatearen gidan jaso denez, lehia murrizten dute hitzarmen klausuletan prezio-finkapena, lan-denboraren antolamendua edo ABLE aldi baterako enpresa baten bitartez kontratatzeko debekua. Azken horri lotuta, Langileen Estatutuan lana kontratatzeko enpresen irudia jaso da, ABLE baten bidez eginez gero. Aldiz, hitzarmen baten ABLE baten bidez kontratatzeko debekua sartzen bada, arazoak izan daitezke. Horrek, LEAren hitzetan, enpresaburuaren askatasuna "mugatu" egiten du, ezin duelako zerbitzua eskaini eta, ondorioz, lehia-desabantaila duelako. Era berean, ABLEek ezin dizkiote zerbitzuak eskaini hitzarmenean dauden enpresei, alegia, muga ezartzen du merkatuan. Kasu horretan, gidak gomendatzen du lehenengoari dagokionez, klausula ez sartzea. Hala ere, normalean hitzarmen gehienetan "ohar positiboa" dela adierazi dute.
Arazo eta gomendioez harago, beste lehiaren agintaritza batzuen ebazpen eta espedienteen adibideak jaso ditu.