• ENPRESAK GAUR
  • Linde multinazionalaren lantegi berriaren eraikuntzan parte hartu du Kreanek

Linde multinazionalaren lantegi berriaren eraikuntzan parte hartu du Kreanek

Espainian, Guadalajarako Torija herrian ireki berri dute "planta hub logistiko" berria

Linde Iberiaren lantegi berria | Argazkia: Krean
Linde Iberiaren lantegi berria | Argazkia: Krean
2023eko azaroaren 10a - 13:53

Krean euskal enpresak gas industriala ekoizten eta banatzen duen Linde Group multinazionalaren Linde Iberia filialak Espainian egindako lantegi berriaren eraikuntzan parte hartu du. “Planta hub logistiko bat” da lantegi berria eta Guadalajarako Torija udalerrian eraiki dute.

 

Kreanek eraikuntza lizentziak eskuratzeko proiektua burutu du. Jarduera proiektua, ingurumen inpaktuaren eta istripu larrien azterlana eta exekuzio proiektua, besteak beste. Era berean, suteen alarma sistema eta tximisten aurkako babesa izateko ingeniaritza lanak ere egin ditu.

Lantegi berri honekin eskualde osoko industria ehuna hornitu ahal izango da. 2021ean ekin zioten planta eraikitzeari, eta eraikitze prozesu osoan parte hartu du Kreanek, izan ere, obren zuzendaritza fakultatiboaz eta obra zibilen eraikuntzaren gainbegiratzeaz ere arduratu da.