• ENPRESAK GAUR
  • LKS Nexten Business Consulting dibisioak akordioa sinatu du Kataluniako Mirihi enpresarekin

LKS Nexten Business Consulting dibisioak akordioa sinatu du Kataluniako Mirihi enpresarekin

Osasunaren eta edertasunaren sektorean proiektu berriak garatu nahi dituzte elkarlanean

Argazkia: LKS Next
Argazkia: LKS Next
2025eko ekainaren 3a
Eg. 2025eko ekainaren 3a

LKS Next Business Consulting-ek, enpresen aholkularitzara bideratutako LKS Next taldeko unitateak, itun berria sinatu du Kataluniako Mirihi enpresarekin. Mirihik aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, eta produktu zein teknologiak ere banatzen ditu Katalunian; batik bat, osasunaren eta edertasunaren sektorean espezializatzen da. Bi konpainien ezagutzak batuta elkarlanean proiektu eta aukera berriak sortu nahi dituzte sektorean.

 

Azaldu dutenez, asmoa da arreta jartzea, bereziki, aholkularitza konpainiek dituzten bezeroen eragiketetan erresilientzia, eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzen duten proiektuetan, erronka “global kritikoei” lotutakoetan eta oinarri teknologikoa duten konponbideak eskatzen dituztenetan. Hala, LKS Next Business Consultingek aholkularitza zerbitzua hedatuko du, eta Gonzalo Fornos zuzendariak adierazi duenez, datozen hilabeteetan haien jarduera areagotuko dute, konponbide berritzaileak aurkeztuta Mirihiren eskutik.

Kataluniako enpresaren zuzendari exekutibo Cristian Lienas-ek adierazi du LKS Nextekin egindako aliantzak bezeroak laguntzea ahalbidetuko duela, euskal enpresak “ezagutza, ahalmena eta erreferentzia egokiak ezagutzen dituelako”.