LKS Nextek Tax Zinema Gipuzkoa antolatu du, kultura sektorean inbertitzeko aukera berria

Gipuzkoako Batzar Nagusiek kultura sustatzeko pizgarri fiskal berriak onartu berritan, araudi horrek ikus-entzunezkoen sektorean duen eragina izan zuten hizpide

Lehen jardunaldi horretan Tabakaleran elkartutako ordezkari guztiak | Argazkia: LKS Next Lehen jardunaldi horretan Tabakaleran elkartutako ordezkari guztiak | Argazkia: LKS Next

Pasa den astean, maiatzaren 9an Gipuzkoako Batzar Nagusiek kultura sustatzeko pizgarri fiskal berriak onartu ondoren, LKS Next Legalek Tax Zinema Gipuzkoa jardunaldia antolatu zuen araudi berriari buruz eta araudi horrek ikus-entzunezkoen sektorean duen eraginari buruz hitz egiteko.

Jokin Perona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua, jardunaldian izan zen; lurraldeko ikus-entzunezkoen eta kulturaren sektorea sendotzea eta epe luzera lehiakortasuna bermatzea helburu duten pizgarri fiskal berriak aurkezteko. Mahai-inguruan Maria Luisa Gutierrez, zuzendari nagusiak, Bowfinger International Picturesen eta Egoitz Rodriguez, Baleukoko bazkide eta ekoizleak parte hartu zuten, ikus-entzunezko sektorean agertzen diren erronkei eta aukerei buruzko beren ikuspegia azaltzeko.

Bestalde, LKS Next Legaleko Tax zuzendaria den Cesar Vidal eta Welawko abokatua eta bazkidea den Fran Menendezek, EAEko kultur sektorean inbertitzeko eszenatoki berriari esker sortu diren Tax Zinema proiektuen egituraketan duten ezagutza eta esperientzia partekatu zuten.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK