
Idomeko presidente Luis Rodríguez Llopis izango da Euskal Enpresaburuen Zirkuluko presidente berria. Bi urteren ostean, Andrés Arizkorreta CAFeko presidentearen lekukotza hartuko du Rodríguez Llopisek. Orain arte bezala, alboan izango du Jon Santa Cruz presidenteordea, Calcinor taldeko presidentea ere badena. Gaur jakinarazi dute zuzendaritzako aldaketa, elkarteak Getxon izan duen Batzar Nagusiaren ondoren.
Rodríguez Llopis ingeniari industrialean doktorea da, eta urteak daramatza Idomen lanean: 2004 urtez geroztik da taldeko zuzendari nagusi, eta 2017an bilakatu zen presidente, Fernando Querejeta San Sebastián ordezkatuta. BBVAko Eskualdeko Kontseiluko kidea ere bada, baita Basque Energy Clusterreko presidentea ere. Gainera, Saudi Arabia-Espainia Enpresa Batzordeko presidentekidea da, eta azken urteetan administrazio-kontseiluetako kide izan da BEAZen, Bizkaia-Xeden eta Labein-Tecnalia zentro teknologikoan.