LUP start-up donostiarrak 475.000 euroko inbertsio erronda ireki berri du bere teknologia garatzen jarraitu ahal izateko. Konpainia honek testua ahots bihurtzeko teknologia zerbitzuak eskaintzen ditu, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko asmoz.
Finantzazio errondaren bitartez, testua audio bihurtzen duen lupa baten teknologia garatzen jarraitu ahal izango du start-upak. Testua 30 hizkuntzetara itzultzeko gaitasuna du lupak, itzulpena bi segundotan gauzatzen duelarik. Konpainiak azaldu duenez, egun 250 optiketan, 90 liburutegietan eta 30 eguneko zentroetan erabiltzen dute.
Inbertsio errondak ahalbidetuko dio tresnaren fabrikazio prozesua automatizatzea eta teknologiaren garapenerako ekipoa hedatzea. Gailu teknologiko hau 2021ean sortu zuen, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean sortutako proiektu baten bidez, eta Eneko Calvo eta Apurva San Juan dira sortzaileak.
2024an merkaturatu zuten produktua eta denera 230.000 euroko fakturazioa erdietsi dute. 2026 urtea amaitzerako, 420.000 euro fakturatzea aurreikusten dute.