Elhuyar fundazioaren patronatuak aho batez izendatu du Maddi Etxebarria Bilbao Elhuyarreko koordinatzaile nagusi. Erabaki honen ostean, Jon Abril Olaetxearen lekukoa hartuko du Etxeberriak, hark kargua uztea erabaki baitu ezbehar baten ondorioz.
Ondo ezagutzen du Etxeberriak Elhuyar fundazioa, bertan lanean 1999az geroztik darama eta. 1971n Gernikan jaio zen eta Komunikazio Zientzietan lizentziaduna da. Azken urteetan euskararen alorreko aholkularitzako teknikari lanetan egon da eta aurretik, koordinazio lanetan. Zuzendaritzako kide izan da. Euskararen alorrean, euskalgintzako hainbat erakundetan ordezkatu du Elhuyar, hala nola Euskalgintzaren Kontseiluko zuzendaritzan eta Soziolinguistika Klusterrean. Euskara lan-munduan txertatzeko gaiei buruz hainbat hitzaldi eta argitalpen eginak ditu. Horretaz gain, talde-gidaritzan eta -estrategian esperientzia eta formazio zabala du.
Bere izendapenarekin, Elhuyarrek euskal gizarteak dituen erronkei erantzuten jarraitu nahi du, euskaratik gizarte kritiko, aktibo eta berdinzaleagoa eraikitzeko. Adimen artifizialaren aroan euskara lehen mailan kokatzeko lanetan jarraituko dutela adierazi dute ohar baten bitartez. Bertan, Elhuyarrek kultura zientifikoaren euskarazko zabalpenean erreferentzia izaten jarraitu nahi duela adierazi du.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta