
Cebek Bizkaiko enpresarien elkarteak akordioa berritu du Mapfre aseguru-etxearekin. Bi erakundeen helburua zera da, enpresei zerbitzu espezializatua eskaintzea, “arriskuen kudeaketaren, aseguramenduaren eta enpresa-babesaren arloan”.
Hasiera batean, akordioa Sirmap 360 izeneko segurtasuna indartzeko erabiltzen den tresna txertatzeko sinatu zen, baina gaur egun hitzarmenak beste zenbait kontu ere barne hartzen ditu. Besteak beste, aseguru-etxeak enpresei doako aholkularitza eskaintzen die, aurre egin beharreko arriskuak identifikatzen dizkie, beharrezko kontrol neurriak erakusten dizkie eta enpresaren eraginkortasuna handitzen laguntzen die.
José Luis Gavilán Mapfreko EAEko lurralde-zuzendariak eta Francisco Javier Azpiazu Cebekeko idazkari nagusiak sinatu dute akordioa, eta “lehiakortasunaren zein jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berretsi dute”.