Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi du abian direla La Herrerako telekomunikazio eta elektrizitate-sareak berritzeko lanak. Orotara, 913.000 euroko inbertsioa egin du portuak horretarako, eta, ondobidean, bost hilabetetan exekutatuko dela aurreikusi dute.
Construcciones Alzola, S.L. enpresak egingo du obra. Pasaiako Portuko Agintaritzak bilatzen du portuko-instalazioak optimizatzea. Zehazki, kudeaketa elektrikoa hobetu nahi du, baita zuntz optikoaren hedapena amaitu eta azpiegitura dartsena digitalizatzen jarraitu ere. horretarako, Alzolak honako lan hauek egin beharko ditu: linea elektrikoei dagokienez, daudenak berritu eta berrantolatu, eta berriak instalatu; zuntz optikoari dagokionez, sarea handitu. Hori gutxi balitz, Herrerako Transformazio Zentroko Behe Tentsioko Koadro Orokorra ere berrantolatuko dute, zerbitzuz kanpo dauden lineak deuseztu eta berriak zabaltzeko.