Martxoan baino 26 enpresa gutxiago zenbatu dira apirilean EAEn

Urtebetean 306 enpresa guxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Confebasken arabera, apirilean martxoan baino 26 enpresa gutxiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gizarte Segurantzan, hortaz, 57.809 enpresa daude izena emanda gaur-gaurkoz. Iazko epe berarekin alderatuta, jaitsiera 306 enpresakoa izan da, -%0,5 gutxiago, eta pandemia hasi baino 1.084 enpresa gutxiago daude orain, -%1,8 gutxiago.

Sektoreka, 2020ko otsailean baino 354 enpresa gutxiago daude industrian (-%5,4), 749 gutxiago zerbitzuen sektorean (-%1,6), eta 68 enpresa gehiago eraikuntzan (%1,3).  Lurraldeka, apirilean hazi egin zen enpresen kopurua Araban, jaitsi Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, 2023ko apirilaren aldean, hiruretan egin du behera.

Autonomoei dagokienez, EAEn 110 gehiago zenbatu dira pasa den apirilean, eta denera 166.959 daude, iazko epe berean baino %0,6 gutxiago.

Azkenik, hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresak 86 izan dira 2024ko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino %126,3 gehiago.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK