• ENPRESAK GAUR
  • MasOrange konpainiak 7.388 milioi euro fakturatu zituen 2024an

MasOrange konpainiak 7.388 milioi euro fakturatu zituen 2024an

Euskaltel barne hartzen duen enpresak %1,5ean handitu ditu irabaziak

Meinrad Spenger MasOrangeko zuzendari exekutiboa | Argazkia: Europa Press / Marta Fernández
Meinrad Spenger MasOrangeko zuzendari exekutiboa | Argazkia: Europa Press / Marta Fernández
2025eko otsailaren 13a - 12:51

MasOrange telekomunikazio konpainiak 7.388 milioi euro fakturatu zituen 2024. urtean. Martxoaren amaieran jarri zen martxan konpainia, Orange eta MásMovil fusionatu ondoren, zeinak Euskaltel ere barne hartzen duen.

 

2024ko irabazien zifra 2023. urtekoa baino %1,5 handiagoa izan zen; Ebitda ere %10,8 hazi zen, 2.803 milioi euroan kokatuta. Enpresak adierazi du fusioaren ondoren sortutako sinergiak 120 milioi eurokoak izan direla, hasiera batean uste zuten arren 100 milioi eurokoak soilik izango zirela.

Telekomunikazio konpainiak lortutako irabazietatik, 5.779 milioi txikizkako segmentuari esker lortu ditu, urte artean %1,2ko gorakada izanik; negozio handien salmentak, ordea, %1,4ko beherakada pairatu zuten, 600 milioi eurorekin.