• ENPRESAK GAUR
  • MasOrangek 5.464 milioi euro fakturatu ditu bederatzi hilabeteetan

MasOrangek 5.464 milioi euro fakturatu ditu bederatzi hilabeteetan

Orange eta MásMóvil konpainien fusioaren ondorioz sortutako enpresak fakturazioa %0,5 handitu du, 2023ko epe beraren aldean

Germán López (MásMóvil), Ludovic Pech (Orange) eta Meinrad Spenger (Yoigo) | Argazkia: Europa Press
Germán López (MásMóvil), Ludovic Pech (Orange) eta Meinrad Spenger (Yoigo) | Argazkia: Europa Press
2024eko urriaren 24a
Eg. 2024eko urriaren 24a

MasOrange telekomunikazio konpainiak, Euskaltel barne hartzen duenak, 5.464 milioi euro fakturatu ditu 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan. Hala, 2023ko epe berarekin alderatuta, %0,5eko hazkundea izan du. Konpainiak martxoaren amaieran jarri zuen martxan haren jarduera, eta kontuak Orange eta MásMóvil-en fusioaren aurreko emaitzak konbinatuz lortu dira.

 

Urteko hirugarren hiruhilekoan, enpresak 1.855 milioi euroko fakturazioa izan du, aurreko urteko epe berean baino %1,1 gehiago, alegia. Zerbitzuengatik lortutako diru-sarrerak 4.328 milioi eurokoak izan dira lehen bederatzi hilabeteetan, urte arteko %1,2ko hazkundearekin. Negozio handien salmentak, aldiz, %9,2 jaitsi dira, 423 milioi eurorekin.

Gainera, MasOrange-k jakinarazi du 85 milioi euroren sinergiak lortu dituela fusioari esker, eta urte amaierarako 100 milioi eurora iristea espero duela, lau urte barru 500 milioira heltzeko helburuarekin.