HLRE komertzial guneen sozietateak —Lar España izandakoa— eta Nepi Rockcastlek akordioa itxi dute Barakaldon (Bizkaian) kokatutako Megapark parke komertzialaren salerosketarako. Ohar bitartez jakinarazi dutenez, bigarrenak 254 milioi euro ordainduko dizkio lehenengoari, merkatuko kondizioei eutsita. Gauzak hala, eskualdaketa datozen hilabeteetarako dago aurreikusita, behin halako operazioek behar dituzten pauso guztiak emanda.
Megaparkek 80,971.10 metro koadroko azalera gordin alokagarria du. 2026ko abuztura bitarte, orotara 90 errentari ditu eta % 98,5eko okupazio fisikoko tasa.
Vanessa Gelado HLREko presidenteak azaldu duenez, salmentaren arrazoia da HLREren aktiboen estrategia, errotazioa duena oinarri. "Jabe izan garen bitartean aktiboaren posizionamendua eta balio-proposamena indartzeko lan egin dugu, balioa modu iraunkorrean sortuz. Eragiketa honek aukera ematen digu gure zorroaren optimizazioan aurrera egiten jarraitzeko eta etapa berri bati posizio sendo batetik ekiteko", gaineratu du.
Jabego aldaketak ekar ditzakeen ondorioak ezagutzeko itxaron egin beharko da oraindik.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta