Mercedes Benz taldeak 1.000 milioi euroko inbertsioa egingo du Gasteizko lantegian

2026tik aurrera bi furgoneta modelo berri ekoiztuko dituzte bertan. 5.000 langilek egin dute lan egun plantan

Mercedesen Gasteizko lantegia | Argazkia: Europa Press Mercedesen Gasteizko lantegia | Argazkia: Europa Press

Mercedes Benz taldeak 1.000 milioi euroko inbertsioa egingo du Gasteizen duen lantegian. Fabrika handitzeko lanen aurkezpen ekitaldia egin da gaur, eta Mathias Geisen multinazionalaren furgoneten alorreko zuzendaria izan da bertan. Baita Iñigo Urkullu lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ere.

Gasteizko lantegiak 131.000 metro koadro gehiago izango ditu, 800.000 guztira, eta bi furgoneta modelo berri ekoiztuko dituzte 2026tik aurrera: errekuntzako VS20 eta Van.Ea elektrikoa

Geisenen arabera, Mercedeseko furgoneten dibisioak inoizko emaitzarik onenak lortu zituen iaz: 448.000 unitate saldu zituen, horietatik 157.000 Gasteizen egindakoak, aurreko urtean baino %8 gehiago. Hala, 20.000 milioi euro fakturatu zituen, eta mozkin garbiak 3.000 milioikoak izan ziren.

Egun, 5.000 langile daude Gasteizko lantegian, eta horietako asko ekoizpen metodo berrietara egokitzeko prestatzen ari direla adierazi dute. Era berean, ekoizpenaren eta merkatuaren beharretara egokitzeko Gasteizko lantegiaren "malgutasuna" nabarmendu du Mercedesek.

Urkulluk, bestalde, "konfiantzatik eta lankidetzatik lan egiten jarraitzeko" deia egin du, datozen urteetan Mercedes Benzek EAEn izango duen etorkizuna eta sustraitzea ziurtatzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK