• ENPRESAK GAUR
  • Mobilizazioak izango dira gaurtik ostegunera Gasteizko Mercedesen

Mobilizazioak izango dira gaurtik ostegunera Gasteizko Mercedesen

Enpresak lan akordioak betetzen ez dituela salatu du enpresa batzordeak

Argazkia: ELA sindikatua
Argazkia: ELA sindikatua
2025eko abenduaren 15a - 12:01

Grebari ekin diote Gasteizko Mercedes enpresako langileek. Ordubeteko geldialdia egingo dute txanda bakoitzean, gaurtik hasi eta ostegunera bitartean. Gainera, bihar eta ostegunean bertan kontzentrazioak egingo dituzte eguerdian, txanda aldaketa egiten denean, lantegiaren kanpoaldean.

 

Lanuzteak egiteko arrazoiak dira, besteak beste, “lan baldintzek okerrera egin izana" eta zuzendaritzak akordioak bete ez izana. Kontziliazio familiarra guztiz ezinezkoa dela salatu du langile batzordeak: 53 edo 45 orduko lan asteak izaten dituzte (goizeko txandan eta arratsaldekoan, hurrenez hurren), larunbatetan lan egiten dute eta, gainera, 2026an ez da zubirik izango. Datorren urtean lantegian fabrikatzen hasiko diren auto elektriko berriaren harira ere arazoak identifikatu dituzte plantillan, lan karga are handiagoa ekarriko duelako.